EGUNERAKETA

AP8 autobidea arratsaldera arte izango da itxita

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 3a, 09:11

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, arratsaldera arte itxita segituko du AP8 autobideak bi noranzkoetan, Deban. 08:00etan, kamioi batek istripua izan du Itziarko tunelaren irteeran, kerosenoa zeraman zisterna-kamioia da eta irauli egin da. Zirkulazioa N-634 errepidetik desbideratzen ari dira eta auto ilara luzeak sortzen ari dira.

Une honetan, Ertzaintza, suhiltzaileak eta mantentze-lanetako langileak ari dira lanean erregaia beste zisterna batera pasatzeko eta istripua izan duen kamioia bidetik erretiratzeko.

Alternatiba gisa, Bilborantz doazen ibilgailuak Zestoa-Zumaia (48. irteera) eta Itziar-Deba (54. irteera) lotuneetatik desbideratzen ari dira N-634 errepidetik jarraituz, Elgoibarko lotuneraino, AP-8an berriz sartzeko.

Behobiarako noranzkoan doazen ibilgailuak Elgoibarko (64. irteera) lotunetik desbideratzen dira, N-634 errepidetik jarraituz, Zestoa-Zumaia eta Itziar-Deba lotuneetara arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.