HERRITARREN AHOTIK

Martin arrantzalea arbolan

Ubane Madera Zangitu 2025ko urt. 3a, 08:45

Abenduan bidali zuen argazkia Iñaki Oregik, baina beti da polita martin arrantzalea moduko txori eder eta koloretsu bat ikustea. Norberak ikustea ez da horren erraza izaten, txikia eta bizkorra baita, baina Oregiren objektiboak harrapatu eta guztiekin partekatu du. Euskaraz ur eta martin terminoak eta antzekoak konbinatzen dituzten zenbait izen ditu txori honek: (Ur)markinete, (Ur)martinete, Aniltxori, Endari-txori, Errekatxori, Kulaberde, Markiñota, Martin-polit, Martin arrantzale, Martintxo, Martintxori, Sanmartintxo, Ur-makinista, Ur-martin, Ur-mikelete, Urtxori… -Wikipedia-

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.