Hodei magoaren ikuskizuna gaur arratsaldean Antzokian

Erredakzioa 2025ko urt. 2a, 13:33

Hodei magoa.

Gaur arratsaldean, 17:00etan, Hodei Magoak Harritzearen abilezia ikuskizuna eskainiko du Antzokian. Umeei zein helduei zuzenduta dago.  

Soraluzeko Udalak antolatuta, Hodei magoak Harritzearen abilezia magia ikuskizuna eskainiko du gaur arratsaldean Antzokian, 17:00etan hasita.

Magia klasikoa modernoarekin uztartzen du Hodeik, eta, besteak beste, asmakizun imajinaezinak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak eta publiko osoak parte-hartzen duen joko handia ikusi ahal izan dira emanaldian zehar. 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.