Atzo, plan ederra izan zuten LH6tik beherako umeek, Atxolin Guraso Elkarteak antolatutako Gabonetako Haur Parkeari esker. Egun eguzkitsua baina freskoa izan zen eta askok eskertu eta baliatu zuten umeekin babespean egoteko egun osoko aukera.
Umeendako puzgarri dotoreak izan ziren frontoian. Bereziki, arrakasta handia izan zuen sariak eskaintzen zituen jolasak, nahiz eta zoritxarrez, azkenean inor ez zen saridun suertatu.
Baina salto-saltoan, txirristan zein bestelakoetan ere izan ziren ilarak. Guraso elkartekoek jan-edanarekin barra ipini zuten haur parkearen bueltan eta horrekin, konpleto joan zen eguna.
Gaur, astelehena, izango du bigarren e ta azken eguna haur parkeak, goizez, 11:30etik 13:30ak arte eta arratsaldez, 16:30etik 18:30ak arte.