Izen-ematea arratsaldeko 16:00etan zabalduko dute, eta bikote bakoitzak 20 euroordaindu beharko ditu parte hartzeko. Lehia, berriz, ordu-erdi beranduago hasiko da, 16:30ean. Ohartarazi dutenez, txapelketa Euskal Herriko Mus Federazioak txapelketarako prestaturiko arauen arabera jokatuko da.
Sariak ondorengoak izango dira: 1. Okelia harategiak eskainitako bi txuleta eta bi botila ardo (Gipuzkoarako pasea). 2. Okelia harategiak eskainitako bi txuleta eta bi botila sagardo (Gipuzkoarako pasea). 3. Egotza baserriko bi gazta zati eta bi botila ardo. 4. Pintxoa eta edaria edo bi konbinatu Arrano tabernan.
Lehen bi bikoteak, martxoaren 22an Itsasondoko plazan jokatuko den Gipuzkoako finalera sailkatuko dira. Parte hartzaile kopuruaren arabera, txartel bat baino gehiago egongo dira jokoan. Aurtengo finala, berriz, Arabako Zigoitiko Gopegi herrian jokatuko dute, apirilaren 5ean.
Euskal Herriko Mus Txapelketa Euskal Herri osoko 220 herritan jokatzen da eta iaz 2.100 bikotek parte hartu zuten.