INOZENTADA

Cristobal Colon, Soraluzeko seme kutun

Erredakzioa 2024ko abe. 28a, 09:00

Madrilgo Prado museoan dagoen 'Cristobal Colonen lehen lehorreratzea Amerikan' margolana.

2024ko azken osoko bilkuran, Soraluzeko Udalak aho batez erabaki du Cristobal Colon herriko seme kutun izendatzea, plazentziatarren umoreari egindako ekarpenarengatik.

Aitortza moduan, kale izenak egokitu dituzte, eta Udaletxeko bulegoak Irure bailarako Salonazpira lekualdatuko dituzte. Soraluzetarron joan etorriak errazteko mikrobusa jarriko dute Sagar-errekatik, Cristobal Colon etorbidea (Baltegieta zena), Colon pasialekua (orain arte Errabal), Cristobal Colon Boulevard (aspaldiko Atxuri) eta Cristobal Colonen Kale Nagusitik(Errekalde) pasako dena: ColonBus. Eta bueltarako, EuskoTrenek geltoki berriazabalduko du Atxurin aurki.

Aldaketak San Andres bailararaino helduko dira, Colonen karabelaren omenez auzoak Santa Maria izena hartuko duelako aurrerantzean. 

2025tik aurrera herriko jaiak urriko bigarren astean ospatuko dira, eta urriaren 12a Soraluzeko Jai Nazionala izango da, ez da besterik onartuko. Ekitaldi nagusia betiko estropadak izango dira, ur gainean; eta ordurako urik ez balego, errobera gaineko munduko lehengo estropadak izango ditugu. Soraluze beti aurrean!

Abadearekin ere negozioaziotan ari dira, Cristobal Colon herriko patroi zaindaria izendatzeko, baina Vaticanoko "lobby" genovatarrak oraindik ez du amore eman.

Azkenik, soraluzetar ospetsu honen senidetasuna erakuts dezaketen guztiei Soraluzeko Udalak %50eko deskontua eskainiko die zaborren tasan. Zinegotzi batzuk, beren zuhaitz genealogikoak zehatz-mehatz aztertu ondoren, pozarren txalotu zuten erabakia.