Joan den astean deitu zituen Lan eta Gizarte Segurantzako Lurralde Ordezkaritzak Avanza autobus enpresako langileen ordezkariak, eta, gaur eguena, egin dute batzarra Bilboko egoitzan.
ELA sindikatutik jakinarazitakoaren arabera, euren egoeraren berri jakin nahi zuten delegaritzan eta euren arazoak partekatu dizkiete, batik bat, Lan Hitzarmenaren eguneratzea nahi dutela azpimarratuta.
“Entzun gaituzte, apuntatu dute eta orain zain geratu gara, enpresarekin eta gurekin hitz egiten badute, sikiera interkomunikatzaile modura… seguru aski urte hasierarako langileekin asanblada deituko dugu, urtarrilerako mobilizazio gehiago baititugu aurreikusita”.