Eguerdian, Araneko frontoia lepo zela iritsi dira Olentzero eta Mari Domingi, trikitilarien laguntzarekin. Frontoian, Triki eta Traka zain zituen, txalapartariak, dantzariak eta baita Kukumixoko zein Atxolin Guraso Elkarteko lagunak ere. Guztien artean harrera egin ondoren, jarlekuetan eseri eta irribarrea ahoan altzoan hartu dituzte eurengana joan diren ume guztiak. Bi aaku bete gutun eraman dituzte Soraluzetik.