Gertakariak

Zauritu bat eztabaida baten ostean

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 21a, 14:54

Atzo arratsaldean, barikua, gizon bat zauritu egin zuten Alejandro Calonge kalean. Ertzaintzak emandako informazioaren arabera, 18:00ak inguruan, bi gizon eztabaidan hasi ziren, eta, halako batean, batek ustez kuter bat atera eta bestea zauritu egin zuen. Besteak ihes egin zuen.

Segurtasun Sailetik esandakoaren arabera, zauritua ez zuten ospitalera eraman, beraz, pentsatzekoa da zauriak arinak izan zituela. Beste gizonak, berriz, ihes egin zuen eta oraindik haren bila dabiltza. Oraingoz, inork ez du salaketarik jarri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.