Jan-edan gozoz betetako opariak eta sariak

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 22a, 09:01

Atzo, barikua, Itxaropena beteta zela, Gabonetako 50 otar zozketatu zituzten bazkideen artean eta segidan, karta-jokoen txapelketako sari banaketa egin zuten -barruan irabazleen izenak-. Saridun suertatu zirenek pozik asko hartu zituzten jan-edanez osatutako poltsak. Eta osterantzekoek ere izan zuten euren oparitxoa, amaieran, txistor pintxoak banatu baitzituzten juntakoek. 

Atzo, iluntzean, apur bat berandu iritsi zirenak lekua topatu ezinda ibili ziren Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Gabonetako otarren zozketa zuten iragarrita, sari banaketa eta txistor pintxoak eta horiek guztiak erakarrita, dozenaka lagunen topaleku bilakatu zen erretiratuen elkartea.

17:00ak puntuan zirela hasi ziren otarren zozketa egiten. Zenbaki guztiak poltsa batean sartu eta elkartean zeuden herritarrak joan ziren zenbakiak ateratzen gainerakoen arretazko begiradapean. Izan ere, jan-edan gozoz ondo betetako poltsak zozketatu zituzten juntakoek eta guztiek zuten saridun izateko esperantza. 

Zozketa bukatuta, karta-jokoen txapelketako sari banaketari ekin zioten; lehiakide guztiek jaso zuten detalletxoa, txapeldunek eta azpi-txapeldunek zertxobait handixeagoa. Honakoak izan dira aurtengo saridunak:

  • Tutean:
    1- Paki Mangano eta Marines Tornos
    2- Paco eta Mario
  • Musean:
    1. Sérvito eta Severiano
    2- Azubarren eta Errasti
  • Briskan:
    1- Maria Luisa Alberdi eta Marifran Aizpuru
    2- Mila Plata eta Mari Tere

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.