Gabonetako artisau azoka egingo da domekan

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 20a, 16:10

Artisauak iazko azokan.

Domeka honetan, 9 artisauk eskuz egindako produktuekin osatutako Gabonetako Azoka ipiniko dute Plaza Zaharreko karpan; egongo dira jantziak, pitxiak, osagaiak, Egotzako gazta eta beste. 11:00etatik 14:30ak arte izango dira bertan.

Honako artisauek prestatu dute Gabonetako Azoka:

  • Saadia
  • Charo
  • Lorea Calles
  • Susana
  • Julen
  • Nagore Egotza
  • Maite
  • Cristina
  • Nuria Muro