Gaur Juanjo Alvarezek geopolitikari buruz emandako hitzaldi oso interesgarri batean izan gara. “Etorkizuneko Europa” izenburupean, nazioarteko, Europako eta munduko egoera baldintzatzen duten mugimenduak eta estatuetan sortzen ari diren lurraldeen gaineko botere-norgehiagoken eraginak azaldu ditu.
Hasteko, bere gogoetei testuingurua emateko, Europar Batasunaren proiektuak izan duen bilakaera kontatu du, eratu zenetik (1957) gaur egunera artekoa, denboran zehar egin zaizkion aldaketak eta hedapenak aztertuz, eta aktualitatea errepasatuz, Europako itunak eta arauak bideratzen dituzten benetako arrazoiekin lotuz.
Europako erakundearen gobernu-egitura eta gobernantza-eredua deskribatu ditu; gobernuen arteko gobernantza-eredua, non kide bakoitzak beto-eskubidea duen, eta erabakia aho batez hartzea nahitanahiezkoa den estatu guztientzat komunak diren itunak eta arauak aurrera ateratzeko.
Azpimarratu du eredu hori Europa txikitzen ari dela, baliabideen, ekonomiaren eta munduko ordenaren jabe diren beste estatu batzuen aurrean; eta nazioz gaindiko gobernantza eredu baterantz jotzearen alde egin du, abiapuntu gisa ongizatearen estatua eta aberastasunaren berrespena lehenesten dituen gizarte eredua ezarrita.
Erronka nagusi gisa aipatu ditu beto eskubidea ezabatzea eta akordioak aho batez betearaztea, Europaren interesei eta herritarren ongizate sozialari erantzungo dien eredu baten alde eginez, egungo munduaren egituran nagusi diren merkatu interesen aurrean.
Jarraitu beharreko bidea zein den argi izanda, ondorioztatu du, proiektua aurrera eramateko barneko lidergorik ez izan arren, une erabakigarrian gaudela Europako proiektu hori sortzeko eta azaldu ditu bere ustez hura diseinatzeko baliagarriak eta kontuan hartzekoak liratekeen ekimen batzuk, azpimarratuz irizpide eta iritzi proioa sortzearen garrantzia, etorkizuneko belaunaldiei begira eragin handia izango duen proiektu baten inguruan.