Karta txapelketa, zozketa, txistorra… denetik Itxaropenan

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 18a, 10:17

Hainbat bikote iazko karta-joko txapelketan.

Bihar eta etzi, denetariko jarduerak egingo dituzte Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Karta-joko txapelketarekin hasiko dira bihar. Barikuan, berriz, karta txapelketako sari banaketa egin, 50 otar zozketatu eta borobiltzeko, txistor pintxoak banatuko dituzte, San Tomas bezpera delako. 17:00etan hasiko dira ekitaldiak. Bestalde, 80 urtetik gorakoen argazkiak Iratxon har daitezke astelehenetik.

Bihar, 12 bikotek jokatuko dute Gabonetako Karta Joko txapelketa, andreek zein gizonek, 6 bikotek tutean, 4 bikotek musean eta beste 2 bikotek briskan. Txapelketako sari banaketa hurrengo egunean, barikuan egingo dute. 17:00etan hasiko da karta txapelketa. 

Barikuan ere, 17:00etan hasiko dira ekitaldiak. Lehenengo, jan-edanekin osatuta dauden 50 otar zozketatuko dituzte elkarteko bazkideen artean. Irabazleei emango diete jakinarazpena. Segidan, karta txapelketako sariak banatuko dituzte.

Eta barikua borobiltzeko, txistor pintxoak banatuko dituzte bertan dauden bazkideen artean. 

Argazkiak eta taberna

Bestalde, astelehenetik, Iratxo Goxo-dendan har daitezke 80 urtetik gorakoen bazkarian ateratako erretratuen kopiak.

Azkenik, Gabonetarako, Itxaropenako tabernak honako ordutegia izango du:

  • Abenduaren 23 eta 30: 10:00etatik 21:00etara
  • Abenduaren 24 eta 31: 10:00etatik 14:30era
  • Abenduaren 25 eta urtarrilaren 1 eta 6: itxita

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.