Soraluzeko jostun taldea astean behin elkartzen da hari-lanak egiteko, Tolarekuan, Ana Ollaren eta Txaro Fernandezen gidaritzapean.
Edozein motako hari-lanak egiten dituzte, puntua, ehoziriak, kakorratz-lanak… Eta nahi duen edozeinek parte har dezake ekimenean.
Soraluzeko Udalaren dirulaguntza baliatuta erosten dute hari-lan solidarioak egiteko materiala eta euren kabuz erosi eta eramaten duten jostunak ere badira.
Aurten, 500 euroko laguntasuna eskuratu dute eta bi mahai bete hari-lan egin dituzte. Aurtengoak bukatuta, urtarrilaren erdialde ingurura ekingo diote denboraldi berriari.