Argazki erakusketari dagokionez, 2024an Itxaropena Erretiratuen Elkarteak antolatutako bidaien, txangoen, bazkarien… argazkiak daude ikusgai abendua bukatu bitartean.
Abenduaren 19ko karta txapelketari dagokionez, berriz, tute, mus eta briska txapelketak jokatuko dituzte. Abenduaren 17an bukatuko da bertan parte hartzeko izena emateko epea. Itxaropena tabernako iragarki-oholean eman behar da izena. Antolatzaileek esan dutenez, modalitate bakoitzean bi bikote sarituko dira, txapeldunak eta txapeldun ordeak.
Azkenik, Santo Tomas egunaren bueltan ohi denez, otarrak zozketatuko dituzte eta txistorra banatuko dute. Baina, abenduaren 21a zapatua da eta Itxaropenan barikuan, abenduaren 20an ospatuko dute Santo Tomas eguna. 50 otar zozketatuko dituzte bazkideen artean eta zozketaren amaieran, txistor pintxoa eskainiko zaie bertaratzen diren bazkideei.