Alberto Ramirezen 'Atzera begira' erakusketa ikusgai egongo da hilaren 22ra arte Aroztegin

Erredakzioa 2024ko abe. 9a, 12:16

Alberto Ramirez Sanchezen Atzera begira erakusketa abenduaren 22ra arte egongo da ikusgai, Bergarako Aroztegi aretoan. Erakusketa honetan, Iñigo Ruiz de Eguino artistaren arabera, "urteetako zereginaren atzera begirako ikuspegi bat eskaintzen dio bisitariari, non agerian geratzen den artearekiko duen grina eta sentsibilitatea". (Argazkiak eta testua: Goiena.eus)

Honako ordutegi honetan bisitatu daiteke erakusketa Aroztegi aretoan:

  • Asteartetik ostiralera: 18:00-20:30
  • Larunbatetan: 12:00-14:00 eta 18:00-20:30
  • Igandeetan eta jai egunetan: 12:00-14:00

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.