Atzo, eguena, ekitaldi betea egin zuten Gabonei hasiera emateko. Lehenengo, Mari Domingi eta Olentzero, Amalurraren opariak ipuina entzun eta Gabonetako lehen kantak abestu zituzten Pil-pilean elkartearen eskutik; gero, Plaza Barrixa umez eta gurasoz gainezka zela, Triki eta Traka galtzagorrixek zabaldu zuten Olentzeroren eta Mari Domingiren txabola, bertso eskolakoen bertsoek eta musika eskolakoen kantuak lagunduta. Segidan Gabonetako argiak piztu zituzten. Eta ekitaldiari amaiera borobila emateko, gazteek txokolatea partitu zieten guztiei Kukumixoren eskutik.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.