Espektatibak gaindituta

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 5a, 16:32

Oso pozik daude Gorka, Vero eta lagunak joan den zapatuko paella solidarioak izandako erantzunarekin. "Nire espektatibak ziren 100dik gora txartel-edo saltzea eta horren gainetik egon zen. Jendea guztiz irauli da eta eskerrak ematera ere etorri da. Hori bai, nahiko nituzke barkamenak eskatu gauean izandako zaratengatik-eta; hurrengorako neurriak hartuko ditugu berriro ere ez gertatzeko”, dio Gorka Alberdik. Zenbakiz lagundutako balorazioa datorren aste inguruan egingo dutela jakinarazi du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.