Kontzejupeko arkupean saltokia jarrita, Garagune Fundazioko erabiltzaileak ari dira saltzen eurek egindako Gabonetako apaingarriak. Herritarrekin berba egin, egindakoak erakutsi, saldu… orokorrean gustura dabiltzala dirudi, saltzaile paperean. Gainera, iragarri dutenez, aurrerago badute atzera ere Soraluzera etortzeko asmoa bestelako eskaintza batekin.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.