Liburuak ikasgai mordoa ditu. Zuk zein nabarmenduko zenuke?
"Migranteari bere ezintasunetatik baino bere gaitasunetatik begiratzen ere erakutsi dit"
Ez da erraza aukeratzea. Nahiago nuke argira jo. Askotan migranteari begiratzen diogu bere beharretatik eta bere ezinetatik askotan, nahi ezta ere goitik behera begiratuz. Erakutsi dit datorren pertsona bakoitza eskola bat dela eta Ibrahimaren kasuan, irakurtzen eta idazten oso-oso justu zekien pertsona batek zenbaterainoko kultura eta beste alfabeto bat eta literatura bat gorde dezakeen bere baitan. Orduan, migranteari bere ezintasunetatik baino bere gaitasunetatik begiratzen ere erakutsi dit eta hori ere inportantea da kontsiderazio humano bat emateko bere dimentsio guztietan eta ez bakarrik bere beharretatik.
Horregatik aukeratu zenuen Ibrahimaren bizitza idatziz jasotzea eta ez beste migrante batena?
Osagai bat izan zen. Hainbat migrante ezagutu ditut eta asilo eskaera dosier bat baino gehiago egin nuen, eta, harremana gehiagorekin ere bai, baita harreman hurbila ere. Baina batzuetan kimika, zeinekin, zenbat hori, zergatik, misterio bat izaten da eta Ibrahimarekin harremana sendotu zen, hurbildu zen eta lagun harreman oso hurbila sortu zen eta horregatik ere bai; baina baita bere ahozkotasun bereziarengatik eta bere istorio partikularrarengatik ere, Europara iritsi nahi ez zuen migrante bat Europan, abiapuntua ere berezia zen.
Soraluzen, Institutuaren bitartez, gazte askok irakurri dute Miñan eta hari esker jaso dute migrazioaren ezaugarri lazgarriei buruzko nozio batzuk. Beste leku askotan ere bai. Ze transmititzen dizute zuri hura irakurri ondoren?
"Hurbiltzen bazara halako pertsona batengana deskubritzen duzu kasik-kasik badakiguna baina jakin nahi ez duguna"
Harridura eta larritasun bat, historia hau ez da bakarrik 2018an Euskal Herrira iritsi zen mutiko batena, da egunero-egunero gure herria eta mundu erdia zeharkatzen duen istorio bat. Askotan, gure aktualitatearen aurreko otzantasun edo pasibitate nahigabekoa dago oinarrituta baita ere, ezjakintasunean eta distantzian, eta, hurbilagotik begiratzen duzunean harritu eta larritu egiten zara mundua nola dabilen. Niri gertatu zitzaidan gauza bera eta, hurbiltzen bazara halako pertsona batengana deskubritzen duzu kasik-kasik badakiguna baina jakin nahi ez duguna eta hor uzten duguna distantziara, baina zehazki ez dakiguna askotan, eta, zehaztasun maila horretan jakitean beste era batera eragiten dizu eta hori bai transmititzen didate, halako min bat, eta, nik uste dut min hartzea ere inportantea dela eta berriz ikasi beharko genukeela pixka bat minberagoa izaten eta sentsibleago.
Esaten da Euskal Herria harrera herria dela; zeuk Irungo Harrera Sarean diharduzu boluntario. Horrela dela uste duzu?
"Instituzioek ardura handia dute eta halako hitz onez eta keinu oneriko tartekakoz aparte lan politiko handia dago egitea, besteak beste, pedagogia"
Ez dut uste konstatazio bat denik, uste dut dela gehiago aldarrikapen bat, Euskal Herriak beharko lukeela harrera herria izan. Nik nire inguruan bai ezagutzen dut hainbat jende, Irungo Harrera sarea bezala. Iparraldean ere herri desberdinetan perspektiba luzeko harrera eta inklusioan laguntzen duten kolektiboak hainbat herri-talde ditu, dozenatik gora, hor bestelako lan bat egiten da. Irungo Harrera Sarean trantsituko migrazioan daudenen urgentziari eskua luzatzen ahalegintzen zaio. Beste gauza bat da hemen, Soraluzen, famili bat iristen bada, epe luzeagoan, hemen bere lekua aurkitu dezan eta arnasa eta inguru eta babes bat, ba horretan laguntzea funtsezkoa da, diferentea. Badago horretan ari den jendea eta badago ateak eta begiak ixten ahalegintzen den jendea eta instituzioak; orduan, harrera herria izan nahi dugula aldarrikatzen dugu eta aldarrikapen izateak erakusten du ez dela nahiko genukeen herri hori eta askotan atea ixten zaiola behar duen jendeari eta gauzak zail jartzen zaizkiola lehenagotik ere nahiko bizitza zaila dakarrenari. Eta ardura edozeinek, baina bereziki, instituzioek handia dute eta halako hitz onez eta keinu oneriko tartekakoz aparte lan politiko handia dagoela egitea, besteak beste, pedagogia.
Herritarrei zer esango zenieke?
Erantzun horri bakoitzak bilatu behar dio bere neurriko erantzuna. Ni ez naiz inor inoren bizitzan, bere denboran, bere gorabeheretan eta arazoen artetik zein erantzun eman dakiokeen pentsatzeko. Mila formula daude, handiak iruditzen zaizkigunak edo txikiak iruditzen zaizkigunak eta ez direnak hain txikiak. Adibidez, lagunen arteko konbertsazio baten edo Whatsapp taldeko txiste baten aurrean erreakzio minimo bat eta izpiritu kritiko pixka bat erakustea, eta, pausa pixka bat, hori ere bada erantzuteko modu bat. Ez da bakarrik joan boluntario moduan, aktiboki militantziaz parte hartu… mila modu daude eta bakoitzak bere formula eta neurria aurkitu behar dio, denak dira lagungarri; konplexurik gabe eta lotsarik gabe eta ausardiaz egin behar da. Askotan distantzia hori hausten zaila da ikusten baitugu errekaren beste aldean moduan eta nola gurutzatuko naiz, nola hurbilduko naiz, baina ausartu eta hurbiltzen zarenean asko aldatzen du eta asko errazten du. Ausartzea pixka bat.
Aita Santuak ere gomendatu du zure liburua irakurtzea.
"Gogorra da ikustea giza horretako pisua eta indar mediatikoa duen pertsona batek ere zenbaterainoko ezintasuna aurkitzen duen gai hauei buelta emateko"
Kasualitate batzuen kumulu eta niretzat gauza harrigarria izan zen, sinistea kosta. Eta poza eman zidan, ze nik esatea zerbait da gauza bat baina Aita Santuak esateak beste bolumen bat du eta beste zabalera bat eta pozten naiz gai eta ildo honetan, behintzat lerrokatuta ikusten dudalako eta ahalegintzen delako migrazioaren gaian humanizazio lan pedagogiko bat egiten eta benetan sentitzen duen gai bat dela uste dut eta horren adibide izango da liburua halako atxikimenduz defendatzea eta erakustea eta zabaldu nahi izatea; ojala beste gai batzuetan ere gisa horretan bat egingo bagenu. Harrigarria izan zen eta pozgarria, baina gogorra da ikustea giza horretako pisua eta indar mediatikoa duen pertsona batek ere zenbaterainoko ezintasuna aurkitzen duen gai hauei buelta emateko, eta, kontra-eskola handiagoa da pedagogia eta humanismo-eskola baino.
Askok ez dute nahi gu migranteekin ondo bizi gaitezen.
Ikara bat egoten da eta ikara horren atzean ezezagutza handia dago; ezezagutza erakutsi egiten da, elikatu egiten da. Interes politiko handiak daude gai honen atzean, instrumentalizatuta daude eta arazo asko poltsa horretara botatzeko ere erabiltzen da. Ezagutza eta hurbiltasun pixka batekin ikarak ere gainditzen dira, baita norbere lotsak eta konplexuak ere, eta, horrek aldatzen du perspektiba. Bakoitzak ikusiko du nondik jotzen duen. Nire ildoa, gai honetan argi samar ikusten dut eta ahalegintzen naiz eta uste dut ezezagutza horren barrera hautsi egin behar dela.
Zela dago Ibrahima?
Ibrahima Madrilen dago, momentu honetan lanean egongo da zorionez, ze 3-4 urte pasatu ditu asilo eskaera egin eta ukatu zitzaionetik egoera irregularrean, oso egoera konplikatuan. Deskubritu dut, baita ere, gure sisteman zenbateraino gogor eta zaila den horko labirinto burokratiko legaletik ateratzea egoera irregularrean dagoen pertsona batentzat, harrigarria. Zorionez, iaztik arraigo social edo errotze soziala eman zioten, urtebeteko bizi baimena, urtebetekoa! Eta horrekin lanean hasi ahal izan zen. Orain lanean dago bigarren aldiz, asko kosta eta gero berritu diotelako 2026ra arte. Eta hantxe egongo da. Haren gogoa hori da, kamioiak-eta konpontzen eta mekanikan ibiltzea, txofer egin ezin duen bitartean mekanikan ibiltzea eta horrek laguntzen dio ere Gineako familiari esku bat botatzen eta zentzu bat badu, behintzat, bere egunerokotasunak, bere ahaleginak, eta, poz bat baita ere hainbeste traba eta zailtasunen artean.
Liburuan argi ikusten da munduan zenbat sufritu daitekeen, baina ez gara horretaz jabetzen.
"Mundua diseinatuta dago inork sufritu dezan eta sufrimendu horri ganantzia, etekina ateratzeko. Gogorra da, baina hurbilduz, deskubritzen duzu, parte handi baten, horrela funtzionatzen duela"
Diseinatuta dago horretarako eta horren atzean ganantzia handi bat dago. Makinaria hori martxan dago interes eta irabazi handi batzuen izenean. Migrantea iristen bada hain bide zailean hona eta hemen egoera irregularrean uzten bada hain luze, ebidentea da hola dagoen pertsona lanean hasiko dela edozein kondiziotan eta esklabu perfektua izango dela. Sistema, askotan, ezkutatuta dauden bizkar horien gainean oinarritzen da. Diseinatuta dago inork sufritu dezan eta sufrimendu horri ganantzia, etekina ateratzeko. Gogorra da, baina hurbilduz, deskubritzen duzu, parte handi baten, horrela funtzionatzen duela.
Baduzu halako beste proiekturik esku artean? Gustatuko litzaizuke?
Ustekabean lan honek bidea inoiz imajinatuko genukeena baino luzeagoa dakar, segitzen du, hortaz, berari eskutik helduta segitzea ere azkenean ederra da, baina lan bat zaigu ere eta horretan gabiltza. Hortaz, ez daukat esku artean gisa honetako beste lanik, nire bizita, baita ere, bertsoen inguruan ardazten da eta hau paraleloki eta modu osagarrian atera baldin bazait eta gogotik heltzen badiot ere, bertsoen errotan segitzen dut eta horixe da nire buru-lan nagusia eta ez daukat bestelako eskulanik.