Herritarrak ari dira Gabonetako azoka bisitatzen eta gauzak erosten. Saltzaileek kontatu dutenez, 09:30erako bertan zeuden eurak eta lehen erosleak ere orduantxe azaldu dira. Eguerdian, berriz, nahikoa jende zebilen begira eta erosketak egiten. 20:00ak arte izango da zabalik Bizikalek antolatutako Gabonetako azoka. Eskaintza bereziak zein zozketak ere badira.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.