Gaurtik zabalik da Haurreskolan izena emateko epea

Ubane Madera Zangitu 2024ko abe. 1a, 16:32

Umeak Haurreskolan azaroan. Argazkia: Soraluzeko Haurreskola.

Gaur, abenduak 1, zabaldu eta abenduaren 10era arte izango da aukera Soraluzeko Haurreskolan urtarrilean hasteko izena emateko epea. 2023-2024an jaiotako umeei zuzendutako eskaintza da. Izena aurrez aurre zein online egin daiteke. Bakarrik hiru leku gelditzen dira Haurreskolan.

Abenduan izena ematen duten umeak urtarrilaren 2an hasiko dira Soraluzeko Haurreskolan. Bertatik esandakoaren arabera, bakarrik hiru leku dituzte libre, zerbitzuaren doakotasuna ezarri zutenetik, nabarmen igo baita izen-ematea.

Izena emateko bi bide egongo dira:

Informazio gehiago behar izanez gero: 

  • 943 75 13 32 telefono zenbakira deitu.
  • Haurreskolan bertan.