Aitortza eskuzabaltasunarengatik

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 26a, 16:11

Barikuan, 2024ko azken odol ateratzea egiteaz gainera, hiru odol emaileri aitortza egin zieten Soraluzeko Odol Emaileen Elkarteko kideek, Enekoitz Igartua Bilbaori -25 odol emate-, Mikel Valero Alberdiri -50 odol emate- eta Elena Madrid Zabaletari -60 odol emate-.  Elkartearen diploma -Madrideri garaikurra- eta intsignia bana eman zieten, eta, segidan, afaltzera gonbidatu zituzten. Bideoko irudiak: Bixente Olaizola. 

Azaroko odol ateratzeei dagokienez, berriz, 25 odol poltsa eraman zituzten Soraluzetik barikuan. Bertaratu ziren emaileen artetik bik lehen aldiz eman zuten odola. Bejondeiela!, diote Soraluzeko Odol Emaileen Elkartetik.

Bestalde, laster helaraziko dute 2025eko odol ateratzeen egutegia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.