Santa Zeziliari gorazarre

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 25a, 09:30

Soraluzeko Txistulariek zein Plaentxia Kantuan ekimeneko kideek ere egin zioten gorazarre Santa Zezilia musikarien zaindariari azaroaren 22aren bueltan, nork bere musika alea jarrita. Eguenean, haren izena daraman Santa Zezilia pieza jo zuten kalerik kale txistulariek eta barikuan, berriz, Plaentxia Kantuan ekimeneko kideek jardun zuten kantari. Bideoak: txistulariak eta Ander Pastoriza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.