Gaur kaleak musikaz beteko dira musika eskolako ikasleen eskutik

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 20a, 10:14

Santa Zeziliako iazko ospakizuna, karpan.

Gaur, eguaztena, Soraluzeko Musika Eskolako 75 bat musikarik ospakizuna egingo dute Santa Zezilia musikarien zaindariarengatik. Kalejira barik, 18:30ean hasiko dute emanaldia Plaza Zaharreko karpan zuzenean, euria hasi baita eta halaxe segituko baitu. Bukatzeko, merienda konpartituko dute elkarrekin.

Gaur iluntzean, Soraluze Musika Eskolako ikasleek Santa Zezilia, Azaroak 22 eta Musikalean moduko pieza ezagunak interpretatuko dituzte Plaza Zaharreko karpan.

5 urtetik 14 urtera bitarteko ikasleak eta haien irakasleak izango dira emanaldiko partaide, 75 bat musikari. Domentx Uzin musika eskolako zuzendariak esplikatu duenez, triki-pandero taldeak eta eskolako txarangak hainbat pieza joko dituzte eta haiekin batera, Musika eta Mugimendua, Musika Kantuz, Musika Hizkuntza eta Musika Sorkuntzako ikasleak izango dira. 

Ospakizuna bukatzeko, txoripana meriendatuko dute elkarrekin.