Barikuan, odol ateratzeak eta omenaldia

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 19a, 10:39

Argazkian, Monika Rodriguez Saez, Cristina Cuenca Gallego eta Eñaut Mazorriaga Elduaien odola ematen, irailean.

Bariku honetan, azaroak 22, aurtengo azken odol ateratzeak egingo dituzte. Azkenaldian moduan, bihartik, eguaztena, izango da txanda hartzeko aukera gotatanta.eus webgunean. Bestalde, aurtengo azken hitzordua aprobetxatu eta herriko hiru odol emaileri intsigniak eta diplomak emango dizkiete, Enekoitz Igartua Bilbaori, Mikel Valero Alberdiri eta Elena Madrid Zabaletari.

Barikuan, 16:30ean hasiko dira odola ateratzen, 20:10ak arte, Itxaropena Erretiratuen Elkartean. Bi bide izango dira hitzordua hartzeko: bihar, eguaztena, eta eguena, Gotatanta.eus webgunearen bitartez eta bariku goizean, telefonoz, 943 00 78 85 zenbakira deituta. 

Aitortza

Barikukoa, odola emateko urteko azkeneko hitzordua da eta ekitaldi berezia eginez borobilduko du Soraluzeko Odol Emaileen Elkarteak eguna, hiru odol emaileri aitortza. Aurten, Enekoitz Igartua Bilbaori -25 odol emate-, Mikel Valero Alberdiri -50 odol emate- eta Elena Madrid Zabaletari -60 odol emate- entregatuko dizkiete elkartearen diploma eta intsignia bana.