Jairo Romero: "Jendearekiko hurbiltasunak eman dit arreta"

Ubane Madera Zangitu 2024ko azaroaren 15a

Jairo Romero Udaltzaingoaren ate aurrean.

Jairo Romero (Lasarte, 1986) aste honetako astelehenean hasi da udaltzain lanetan Soraluzen. Lasartearra da sortzez eta handik etortzen da egunero.

- Zer moduz lehen lanegunak Soraluzen?
- Ondo, pisxkanaka herria ezagutzen.
- Ezagutzen zenuen herria? 
- Behin egonda nengoen.
- Zerk eman dizu arreta, batik bat?
- Jendearekiko hurbiltasunak. Pixkanaka ari dira nire izena ikasten, segituan.
- Lehenago izan zara udaltzain?
- Bai, Orion egon nintzen. Eta han ez zen horrenbesterako. Hau txikiagoa izanda, hurbiltasun gehiago ikusten da.
- Zelan bukatu duzu Soraluzen?
- Lan-poltsatik.
- Noiztik zara udaltzain?
- Aurtengo apiriletik.
- Hortaz, lehenago beste zerbaitetan ibili zara…
- Denetik egin izan dut.
- Zergatik bukatu duzu udaltzain? 
- Denbora daramat oposizioekin. Zorte txarra izatearren ez naiz sartu, eta, bitartean, interino moduan. 
- Udaltzain ala ertzain?
- Ertzain nahiko nuke izan.
- Zergatik nahiago duzu ertzain izan?
- Lan egiteko moduarengatik eta larrialdien desberdintasunarengatik. 
- Honek lasaiagoa dirudi ba…
- Bai; ertzain nahiago dut beste gauza larriagoetan ibiltzeko eta laguntzeko…
- Dena den, azken boladan Ertzaintza badabil fama bat hartzen…
- Bai, gauza da azkenean ez direla denetara iristen. Ez dira asko, gero eta okerrago daude gauzak eta ezin dira iritsi.
- Non nahiko zenuke lan egin?
- Hiri handi batean.
- Polizia ez bazina…
- Nire lanpostuan eszendentzia daukat beraz, bueltatzeko moduan nago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.