Gaur, bingo herrikoia Plaza Barrixan

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 15a, 11:01

Gaur arratsaldean, barikua, bingoa egingo dute Plaza Barrixan. Ludotekako eta Gaztelekuko umeek eta gazteek antolatu dute eta herritar guztiendako dago zabalik. 17:00etan hasi eta hiru bingo egingo dituzte. Doan izango da eta opariak emango  dizkiete irabazleei.

Gaur, 17:00etan bingoko erruleta eta zenbakidun bolak gertu izango dira Plaza Barrixan, herritarrek eta gaztelekuko eta ludotekako umeek bingoan jolas dezaten.

Umeek eta gazteek eurek irakurriko dituzte zenbakiak. Asmoa da hiru  bingo eta hiru linea jolastea. Irabazleek opariak izango dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.