Barikuan, 14:00etan hasita, honako menua izango dute Itxaropenako bazkaltiarrek:
Hasierako hotzak: zainzuriak eta bodegako taula; hasierako beroak: ganbaz eta zapoz beteriko piperrak; bakailaoa bizkaitar erara; limoi sorbetea; bildots errea; tarta naturala; kafea, kopa eta ardoa.
Haren ostean, opariak emango dizkiete aurtengo bi omenduei udal ordezkariek zein Itxaropena Erretiratuen Elkarteko ordezkariek, 94 urteko Maritxu Alberdi Urizarri eta 92 urteko Patxi Arana Agirreri.
Musikarekin borobilduko dute ospakizuna.