Atzo arratsaldean, karpa bete jende batu zen Pil-pileanek antolatu eta sukaldari iaioek prestatutako baba-janera. Urte luzez bertan parte hartzen dihardutenei geroago eta belaunaldi berri gehiago gehitzen ari zaizkiela bistaratu zen mahaien bueltan, askoren pozerako. Gainera, aurten, berritasun modura, Iagoren magia ikuskizunarekin girotu zuten bazkalostea eta hark ere asmatu zuen bazkaltiarrak erakartzen, baita oholtza gainera ere.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.