GAZTAÑERRE kulturala

Baba-jana, magoa eta erromeriak azokaren bueltan

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 8a, 14:06

Zapatuan, baserritarren azokarekin batera, hainbat kultur emanaldi egingo dira herriko eragileek antolatuta: Galtzagorri txaranga, baba-jana, magia ikuskizuna, erromeriak eta abar. 

Gaztañerre Azoka eguna urteko jai egunik indartsuenetako bihurtu da herrian eta barazki eta ganadu azokan gain emanaldi kultural asko izango dira herrian. 

Goizean eta eguerdian, txistulariak eta musika eskolako trikitilariak ibiliko dira kalez kale eta eguerdiko 13:30etik aurrera, Galtzagorri txarangak hartuko die erreleboa. 

Baba-jana eta magoa

Arratsaldeko 15:00etan, berriz, 150 lagun baino gehiago batuko dira Pil-pileanek antolatutako baba-janera Plaza Zaharreko karpan, eta, Arabako babarrunak jan ostean, 17:00etan, Iago Magoaren magia ikuskizunaz gozatuko dute. 

Dantzaldiak

Iluntzean, dantzarako momentua izango da. Lehenik, 19:00etan, Obaneuke talde azkoitiarrak joko du karpan eta gauean, 23:00etan, dagoeneko klasiko bat bihurtu den Fan&Go-ren kontzertua izango da Gaztetxean. 

Zapatuan, beraz, ez da faltako gozatzeko aitzakiarik Soraluzen.