Egunotan, zenbait herritar kexatu egin dira Correosek gutunak berandu banatzen diharduelakoan. Bulegoan ere jaso dituzte kexuak. Bada, Correosen gaiari buruz galdetuta, azpimarratu dute eurak “normal” ari direla banaketa egiten, “bai goizeko txandan, bi langilerekin, baita arratsaldeko txandan ere”. Ez dago aldaketarik lantaldean”, esan du Mari Jose Otxoa Ruiz Komunikazio ordezkariak.
Hark gaineratu dutenez, “Correosek Soraluzeko zerbitzua bermatu” egiten du eta “dagozkion antolaketa-neurriak hartzen ditu baliabideak modu eraginkorrean esleitzeko, giza baliabideak izan zein baliabide logistikoak edo teknologikoak izan”.
"Lan baldintzak errespetatu"
Bidalketari dagokionez, berriz, “egungo bidalketa-bolumenak bezeroekin hitzartutako epeen arabera kudeatzen” dituztela adierazi du, eta, epeak “desberdinak” direla “produktu mota bakoitzerako”. “Edonola ere, eta ohiko moduan, Correosek bere prozesuak ebaluatzen ditu edozein gorabehera zuzentzeko. Era berean, eta une oro, langile guztien lan-baldintzak errespetatzen dira”, gaineratu du.