Hasi da gaztaina-erre denboraldia

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 7a, 17:25

Gaur, azaroak 7, hasi da aurtengo gaztaina-erre denboraldia Plaza Barrixan, otsailera arte iraungo duena. Bestetan baino beranduago hasi da aurten, txabola berriaren prestaketa-lanak tarteko. Kontuak kontu, aurrerantzean, eguenetik domekara, jai-egunetan eta Gabonetan erosi ahal izango dira gaztaina-erreak, 3 euroan dozena eta 1,5ean dozena erdia. Gainera, aurtengo lehen gaztainak Euskal Herrikoak dira, Lapurdiko Makeatik ekarritakoak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.