Txorimalo erakusketa ikusgai

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 6a, 18:18

Egunotan, txorimalo erakusketa dago ikusgai kulturguneko erakusketa gelan. Ludotekako umeek egin dituzte Gaztañerre azokaren bueltan eta barikura arte izango dira ikusgai. Erakusketaren ordutegia ume-gurasoen ordutegira egokitu egin dute eta 17:30etik 19:00ak arte izango da zabalik.

Alkandoraz eta prakaz jantzi, kapela edo txanoa ipini eta hantxe daude, erakusketa gelaren bueltan Pepe, Karlos, Koko, Antton… txorimaloak.

Ludotekako umeek landu eta sortu dituzte Gaztañerre azoka badatorrelako. Egunotan, erakusketa gelan jarri eta hantxe daude ikusgai, barikura arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.