Sendabelarren gaineko bigarren saioa, gaur

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 6a, 12:13

Gaur, eguaztena, egingo dute sendabelarren gaineko tailerraren bigarren saioa. Aurreko eguaztenean, tokian-tokian sendabelarrak batu zituzten, hori zelan egin behar den ikusi eta sendabelarren ezaugarriak ezagutzeko. Gaur, batutakoekin aterakinak (ukenduak…) egingo dituzte. 

Sendabelarren gaineko aurreko saioan, Gaztelekutik irten eta larregi aldendu barik ikusi, hartu eta aztertu zituzten hainbat sendabelar, asunak, malba landara… Ikastaroan zeudenen harridurarako, konprobatu zuten uste baino gehiago eta gertuago daudela sendabelar ugari eta uste baino erabilera handiagoa dutela.

Hain justu, gaurko saioan, erabilera horietako batzuk bertatik bertara ikusiko dituzte, sendabelarrekin egindako aterakinak landuko baitituzte, gero erabiltzeko. 

Gaurko saioarekin bukatu egingo dute sendabelarren gaineko lehen tailerra, baina datorren astean beste bat izango da, azaroaren 13an, hain zuzen.