Valentziarako laguntza bide ofizialetatik bidaltzeko eskatu du Jaurlaritzak

Erredakzioa 2024ko aza. 6a, 09:35

Eusko Jaurlaritzak oharra kaleratu du herritarrei eskatuz Valentziarako laguntza bide ofizialetatik bideratzeko. Diru ekarpenak Valentziako Generalitateak sortu duen Som Solidaritat webgunearen bitartez egitea hobetsi du Jaurlaritzak. 

Azken egunotan,  iristen ari zaien laguntza materiala ezin kudeatuz dabiltza Valentzian eta logistika eta biltegiratze arazoak gero eta handiagoak dira. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta beste instituzio askok herritarrei eskatu diete Valentziara laguntza modu antolatuan eta bide ofizialetatik bidaltzeko.

Laguntza dirutan ematea hobetsi du Jaurlaritzak, horretarako Valentziako Generatilateak propio sortu duen Som Solidaritatwebgunea erabilita. Boluntario moduan joateko, berriz, GKE, Gobernuz Kanpoko Erakundeekin harremanetan jartzea gomendatu du. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.