Kanposantua dotore eta koloretsu

Ubane Madera Zangitu 2024ko aza. 2a, 15:26

Eguraldia lagun, atzo, Domu Santu, eder-eder ikusi zuten kanposantua bertan bisitan izan zirenek. Askok aprobetxatu zuten senideak edo lagunak bisitatzeaz aparte, hilerriari bisita luzeagoa egiteko. Loreak nonahi, kolorez beteta segituko du gaur eta datozen egunotan ere. Astelehenera arte, zabalik izango da hilerria uneoro, bertara joan nahi dutenen bisitak errazteko. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.