Bihar, urriak 31, bestetan baino gogotsuago irtengo dira eskolatik umeak, mozorro beldurgarriak jantzi eta gozoki-eskean lehenbailehen irteteko.
Saltoki-tabernariak fin ibili dira eta askok ipinita dituzte dekorazio modura kalabaza beldurgarriak, sagu-zaharrak eta abarrekoak. Eta noski, gozokiak eta abarrekoak eskuratuta dituzte, bihar umeen artean partitzeko. Aurten, ordutegiak zehaztu dituzte, umeek jakin dezaten non-noiz eskatu:
Hona hemen ordutegiak:
- SALTOKIAK
 - Okelia harategia: 17:00etatik 18:00etara.
 - Mendizabal okindegia: 18:00etatik aurrera.
 - Todo a Cien: 18:00etatik aurrera.
 - Iñarra harategia: 18:15ean.
 - Criado frutategia: 18:30ean.
 - Bianka: 18:30ean.
 - Vidal fruta-denda: 18:30etik aurrera.
 - Iratxo goxo-denda: 19:00etatik gastatu arte.
 - Musta saltokia: 19:00etatik gastatu arte, gozokiak eta beste izango ditu.
 - Ecenarro lentzeria: 19:00etatik aurrera.
 - Kooperatiba: 19:15etik aurrera.
 
- TABERNAK
 - Txoko taberna: 16:30etik gastatu arte.
 - Batzokia: 17:30etik 18:30era.
 - Gaztelupe 18:00etatik aurrera.
 - Bolia taberna: 18:00etatik 19:00etara.
 - Casa del Pueblo: 18:00etatik 18:30era.
 - Arrano taberna: 18:30etik aurrera.
 - Edurtza taberna: 19:00etatik 20:00ak arte.