Terrazako sutegien muntaketan izandako atzerapenaren ondorioz, barikuan, aurreikusi baino beranduago hasi ziren kozinatzen gisatu lehiaketako sukaldariak. Azkenean, baina, eguerdirako dena listo zuten.
- Aurten, honako bikoteek parte hartu dute:
- Mila Platak eta Paqui Manganok
- Teo Ruizek eta Pedro Aldasorok
- Miren Aranburuk eta Iñaki Iñarrak
- Arazeli Maiztegik eta Juanita Soraluzek
- Maria Luisa Alberdik eta Mari Carmen Zarrabek
- Belen Molledok eta Iñigo Iñurrietak
- Maria Pilar Olanok eta Avelino Gamazok
- Jose Bengoak eta Joseba Barrutiak (juntatik)
Partaide guztiendako opariak
Bazkariari dagokionez, berriz, 14:00etarako zuten ordua ipinita, baina, bazkaltiar asko ordua baino lehenago ailegatu zirela-eta, hor ere egon zen tirabiratxoa bazkaltzen hasi aurretik. Kontuak kontu, haserre denak baretu ziren sukaldariek prestatutako haragi gisatua jateaz bat. Eder-ederra zegoela esan zuten.
Bazkalostean, berriz, sari banaketa egin zuten. Aurten, partaide bakoitzari Triskeleko produktuekin osatutako otarra eman zieten eta irabazleei, berriz, otarraz aparte, amantal bana. Aurtengo irabazleak Teo Ruiz eta Pedro Aldasoro izan ziren eta biek ala biek poz-pozik hartu zituzten opariak.
Musikarekin borobildu zuten eguna.