ABISUA

Gasoleoa errepidean

Ubane Madera Zangitu 2024ko urr. 26a, 12:24

Gaur goizean, zapatua, ibilgailuren bati erregaiak ihes egin dio Soraluzetik pasatu denean eta herriko goiko aldeko errepideak erabat koipeztatuta laga ditu, oso labainkor. Mankomunitateko langileei eman diete abisua ahalik eta lasterren garbitzeko eta Udaltzaingotik esandakoaren arabera, dagoeneko badihardute garbiketa-lanak egiten. Dena den, guztiz garbitu arte, kontuz gidatzea komeni dela ohartarazi dute. Argazkiak: Udaltzaingoa eta Angel Garcia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.