Bihar, 26 bat kilo haragi-gisatu izango dute sukaldari-lehiakideek kozinatzeko. Zortzi bikote lehian, 14:00ak baino bukatu beharko dituzte gisatuak, orduantxe hasiko baita eurek prestatutakoarekin egingo duten bazkaria. Menua borobiltzeko, ardoa-ura, ogia, Egotzako gazta, menbrilloa, etxeko konpota eta kafea izango dute bazkaltiarrek.
Sari-banaketa eta musika
Bazkaria bukatutakoan eta udal ordezkariak bertan direla jakinaraziko dituzte haragi-gisatu lehiaketako irabazleak zeintzuk izan diren eta segidan, sari banaketa ekitaldia egingo dute. Eguna borobiltzeko, musika jarri eta bazkaltiarrak kantura zein dantzara animatuko dituzte.
Biharko ekitaldiak direla-eta, Itxaropenako taberna itxita izango da 13:30etik 18:30ak arte.