Azaroaren 15ean, 14:00etan hasiko da 80 urtetik gorakoen bazkari-omenaldia. Ohi denez, menu gozoa eskainiko diete bazkaltiarrei eta bazkalostean, nagusietako bi omendu egingo dituzte. Aurten, Maritxu Alberdi Urizar eta Patxi Arana Agirre izango dira protagonista eta biei emango dizkiete oroigarriak.
Bazkaria borobiltzeko, musika eta dantzaldia izango dute.
Izen-ematea
Bazkarirako izen-ematea, berriz, datorren astean zabalduko dute, urriaren 22an, martitzena. Izena emateko Itxaropenako bulegora jo beharra dago. Martitzenetan, 11:00etatik 12:00etara eta 16:30etik 18:30era eta eguenetan, 11:00etatik 12:00etara.