Bariku honetan hasiko da aurtengo Antzerki Garaia zikloa

Ubane Madera Zangitu 2024ko urr. 16a, 11:23

Etzi, barikua, taularatuko den Los monólogos de la vagina antzezlanak emango dio hasiera aurtengo Antzerki Garaiari. Guztira, bost antzezlan izango dira, hiru helduentzat eta bi umeentzat. Bestalde, aurten, sarrerak erosteko lekuak aldatu egin dituzte. Aurrerantzean, aldez aurretik, Udal liburutegian edo bibe.me atarian eros daitezke, edo egunean bertan, txarteldegian (ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago).

Barikuan taularatuko dute Antzerki Garaiko aurtengo lehen antzezlana, Txalo produkzioen Los monólogos de la vagina antzezlana, Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia eta Intza Alkain aktore dituena. 20:00etan hasiko da, Herri Antzokian.

Sarrerak non?

Sarrerak dagoeneko salgai daude, aurten berritasunekin. Izan ere, aldez aurretik erosteko bi bide daude: online, bibe.me atarian edo bestela Udal liburutegian (astelehenetik barikura 11:00etik 13:00etara eta 16:30etik 19:30era (barikuan 16:00etatik 18:00etara). Bestela, barikuan bertan, ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago txarteldegian ere eros daitezke sarrerak.

Aurtengo Antzerki Garaian, guztira, bost antzezlan ekarriko dituzte, hiru helduendako eta bi umeendako. Honako hauek: 

Urriak 27, domeka, 17:00. Ene kantak: Dantzan" Haurrentzako ikuskizuna. (Euskaraz). 3 euro.
Azaroak 10, domeka, 17:00. Teilatupean Haurrentzako ikuskizuna. (Euskaraz). 3 euro.
Azaroak 15, barixakua, 20:00. Tutum Platz (Euskaraz). 5 euro.
Abenduak 13, barixakua, 20:00. Ai gure juaneteak (Euskaraz). 10 euro.