Urria amaierara arte ikusgai

Ubane Madera Zangitu 2024ko urr. 15a, 14:27

Atzo, astelehena, inauguratu zen urri amaierara arte ikusgai izango den argazki erakusketa berria: Kontrargi 2024. Erretratuen egile Mikel Valero eta Bittor Murguzur bertan zirela, atzoko bisitariek aukera izan zuten argazkiak ateratzeko erabilitako teknika desberdinen gainean galdetzeko. Horrez aparte, Murguzurrek argazkiak zein bideoak ateratzeko erabiltzen dituenetako lau drone ikusgai jarri zituen. 

Hemen inguruko lekuak -Karakate, Deba, Saturraran, Bilbo…- urrunagokoak -Galizia- zein intsektuei ateratakoak dira Kontrargi 2024 argazki erakusketa osatzen duten argazkietako batzuk.

Teknika desberdinak baliatuta atera dituzte erretratuak Mikel Valerok eta Bittor Murguzurrek. Lehenak, adibidez, makroa erabilita ateratakoak, Athletic-en ospakizunean kolore gorria nabarmenduta ateratakoak, atera ondoren tratatutakoak… ere baditu. Bigarrenak, berriz, dronearekin ateratakoez aparte, droneari berari ateratakoak eta light painting teknika baliatuta ateratatako erretratuak jarri ditu ikusgai.

Atzo zabaldu eta urriaren 31ra arte izango da erakusketa ikusgai, astelehenetik barikura arratsaldez, 18:30etik 20:00ak arte eta zapatuetan eguerdian, 12:00etatik 13:30ak arte.