OHARRA

Mahastia elkartea bazkide bila

Ubane Madera Zangitu 2024ko urriaren 15a

Mahastia Elkarte Gastronomikoa bazkide bila dabil. Hala jakinarazi dute bertako batzordetik. Jendea animatze aldera, esplikatu dute bazkide izateko ez dela diru-sarrerarik eman behar eta hileroko kuota 25 eurokoa dela. Ezozibidean dago elkarte hori. Elkartea ezagutu nahi dutenek eguenero dute horretarako aukera, 18:30etik 20:00etara. 

Bazkide berriak erakartzeko, elkartearen ezaugarri nabarmenenak mahai-gaineratu ditu Mahastiako batzordeak: 60 lagunetik gorako lekua daukala, sukalde handian ohiko suaz eta labeez gain, barbakoa ere baduela, eta, solairu nagusian telebista eta terraza ere bai, “egun eguzkitsuetan gustura bertan janari nahiz afari-merienda ederrak ospatzeko”.

Elkarteko bazkide egiteko ez da diru-sarrerarik eman behar eta hileroko kuota 25 eurokoa da. 

Elkartea ezagutu nahi duenak eguenero du horretarako aukera, “18:30etik 20ertara bertan izango gara eta duda edo edozein galdetarako deitu honako telefono honetara: 605775452 Asier.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.