Gaurtik urriaren 31ra bitartean izango da ikusgai Kontrargi 2024 argazki erakusketa. Mikel Valero eta Bittor Murguzur argazkilariek ateratako erretratuekin osatutakoa da, 30 argazki; badaude paisajistikoak (hemengoak eta kanpokoak), animalienak makroarekin ateratakoak eta light painting teknika erabilita ateratakoak.
Argazkietako batzuk ateratzeko droneak erabili ditu Bittor Murguzurrek eta gaur, lau bat drone ikusgai izango ditu erakusketaren irekieran, “jendeak ikusteko dauden modelo desberdinak eta esplikatzeko zelan egin ditugu argazkiak”.
Lunch eta guzti zabalduko dute argazki erakusketa. 18:30ean egin dute hitzordua, Araneko kulturgunean.