Murguzurrek kontatu duenez, 20:00etarako igo ziren Karakatera eta 20:15-20:45 bitartean ikusi ahal izan zuten “mendeko kometa” ezizenekoa. “Eguzkia ezkutatzen den norabidera begiratu beharra dago”, esplikatu du.
Karakaten beste hainbat lagun ere baziren kometa ikusten eta, argazkilariak esan zuenez, gaur ere badu igotzeko asmoa, oskarbi baldin badago, behintzat.