Hereneguko haizeteak botata, pago-arbola handi bat jausi Karakatera bideko errepidean, Urtiazelai baino beheraxeago eta pasoa eragozten du. Hasiera batean Plaentxia.eus-ek errepidea Aldundiaren jabetzakoa dela adierazi bazuen ere, errepidea gune horretan Udalaren jabetzakoa da (GI 3652 errepidea Guenetxotxoko txabolaraino ailegatzen da eta handik Karakateraino artekoa Udalarena da), eta Udalari dagokio erretiratzea. Dagoeneko Arrieta baserrikoek eta brigadako langileak erretiratu dute arbola eta pasoa libre dago. Argazkia: F. Oregi.
Soraluzeko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 699 86 87 29 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @plaentxia kanalera.