Soraluzetik hiru bideo DroneFuture2024 lehiaketara

Ubane Madera Zangitu 2024ko urr. 10a, 16:01

Abian da DroneFuture2024 filmazio lehiaketa eta aurten ere bada Soraluzeko ordezkaritza bertan, Bittor Murguzurren eskutik. Murguzurrek hiru bideo bidali ditu lehiaketara: bata elurrari buruzkoa, mendigainean grabatuta, bestea Udalatx mendi-tontorrerako igoera batena eta azkena Cantabriako Isla udalerriari buruzkoa. Zabalik da herritarrek botoa emateko epea. Irabazleak urriaren 19an jakinaraziko dituzte.

DroneFuture24 filmazio lehiaketan herritarrek botoa emateko, lehiaketaren atalera sartu behar da HEMEN klikatuta eta gero, gustuko bideoari botoa eman. Gero, urriaren 19an, Errioxan egingo duten egun osoko topaketan jakinaraziko dituzte irabazleak.

Murguzurrek hiru bideo aurkeztu ditu: Elurra izenekoa, mendigainean grabatuta, bestea Udalaitz izenekoa, Udalatx mendi-tontorrerako igoera bat erakusten duena eta azkena Isla Cantabria izenekoa izen bereko udalerriari buruzkoa. Botoa emateko, bideoetan klikatu beharra dago.

Bi sari

Bittor Murguzurrek urteak daramatza DroneFuture filmazio lehiaketara aurkezten; Murguzur droneekin ibiltzen da bideoak zein argazkiak ateratzen, besteak beste, berak sortutako Nebiair enpresarekin.

2022ko edizioan, adibidez, sari bikoitza eskuratu zuen: Kantauri Sunset lanarekin lehiaketako bigarren saria eskuratu zuen eta finalista iritsi zen Basque Country lanarekin. Azken horretan erakutsitako irudien artean, Soraluze ere azaltzen zen.