GUTUNA

Ardiak akabatuta solte dabiltzan txakurren ondorioz

Erredakzioa 2024ko urr. 8a, 10:34

Mendigainean solte dabiltzan txakurren eta ardien arteko problematika mahai gaineratu eta salatu nahi du Irukurutzeta Fundazioak. Jakinarazi dutenez, gaur egun, ardiak mendigainera botatzen dituen bakarra Elgoibarko Goena baserrikoa da eta urtero akabatzen zaizkio ardiak txakurren ondorioz. Iaz, 12 ardi hilda eta joan den astean beste lau hilda azaldu direla kontatu du Julian Ezenarro Irukurutzeta Fundazioko kideak. Honako idatzia helarazi du egoeraren berri emateko:

“Mendi gain honetan ardiak botatzen duen bakarra Goena baserria da, Elgoibarkoa. Urtero bere ardi kuadrilla bat hiltzen dute. Mendian jendeak erabiltzen dituzte txakurrak. Joan zen urtean 12 hilda agertu ziren. Aste honetan beste lau ardi hil dituzte. Jende askok uste dute euren txakurrak eta ardiak jolasean dabiltzala. Baina ardia beldurtia da eta beldurrez ihes egiten dute edozein tokitara. Artzainak diru asko galtzen du eta, gainera, artzain horrek, Goenakoak gazta ere egiten du. Orain, ardiak menditik kentzen dabil baserrira. 

Batzuek uste dute mendia denona dela eta edozer gauza egin daitekeela hor. Eta ez dago munduan metro bakar bat bera ere jabego barik. Abereak eta Irukurutzetako Fundazioa behar dira mendia eder eusteko. Eta ez Soraluzeko Udalak azken urteetan egin duen moduan, mendi guztia otaz eta sasiz betetzen laga, Karakatetik hasi eta Idoia putzuraino.

Mendian abereak behar dira eta eurak euren lurretan dabiltza. Ze jende mota dabil mendi honetan?”

Irukurutzeta Fundazioa.